
Gibelalde-Iturbe, Gipuzkoako Txapeldun!
- ametsaxareirura
- Mar 9
- 1 min read
Larunbat arratsaldean jokatu zen Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako Kluben arteko, Izarkom sari nagusia, Txapelketaren xareko finala.
Xareko finalean Ametsa Pilota Elkarteko bi bikote izan ziren aurrez aurre: Mendizabal-Mujika eta Gibelalde-Iturbe.
Partidaren hasera parekatua izan bazen ere, lehen tantu horiek jokatuta, Gibelalde-Iturbe bikoa, tantuz tantu, markagailuan gero eta alde handiagoa lortzen joan zen, eta partida mendean izatea lortu zuen. Zuzen, aukerak zituztenean tantuak ondo amaituz eta huts gutxi eginez aritu ziren Unai eta Oier, eta Matxalen eta Markel, aldiz, ohi baino akats gehiago eginez, eta jokoan sartu ezinik aritu ziren partida osoan zehar.
Ondorioz, Unai Gibelaldek eta Oier Iturbek 40-28 irabazi zieten finala Matxalen Mendizabal eta Markel Mujikari. Ondorioz, Gipuzkoako Txapelke
taren xareko Txapelak jantzi zituzten. Zorionak irabazleei, eta animoak galtzaileei, aukera gehiago izango dira eta!






Comments