top of page

Amaiera bikaina I. Irurako Xare Irekiari!


ree

Larrañaga-Garmendia(Gaztetan) eta


ree

Lopetegi II-Huizi(Nagusitan) izan ziren txapeldunak. 

Eneko Larrañaga eta Izei Garmendia bikoak bi jokotan(10-15/12-15)  irabazi zieten Gazte mailako  finala Adei Gibelalde eta Mikel Satrustegi bikoari. Enekok eta Izeik oso ondo jokatu zuten; Enekok sakearekin asmatu egin zuen, eta hortik abiatuta, partida nahieran dominatzea lortu zuten Enekok eta Izeik. Gainera, Izeik, txapelketako partidarik borobilena burutu zuen; pilota ondo baino hobeto mugitu zuen  eta huts bat bera ere ez zuen egin. Adei eta Mikel saiatu ziren Eneko eta Izeiren joko on erauntsiari eusten, baina ahaleginak alferriakoak izan ziren. Ondorioz,  txapeldunordetzarekin konformatu behar izan zuten. 

Nagusi mailako finala,  irekia eta lehiatua, faborito argirik gabea,  aurreikusten zen  ligaxkako aurrekariei begiratuta, eta  horrelaxe izan zen. Xubanek eta Gorkak hasera bizia eta sutsua eman zioten partidako lehen jokoari eta bazirudien erraz irabaziko zutela(9-2), baina  Enaitzek eta Oierrek ez zuten etsi, eta hauen joku onari esker,  eta  Xubanen eta Gorkaren huts batzuei esker, itzulia eman zioten markagailuari, eta lehen jokoa, 15-13 irabaztea lortu zuten. Bigarren jokoan Xubanek eta Gorkak ez zuten lehen jokoan egin zuten hutsegite bera egin, eta lehen jokoan bezalaxe dominatzen, ondo hasi ziren, eta oraingoan baita ondo bukatu ere;  bigarren jokoa nagusitasunez(15-9) irabazi zuten. Ondorioz, biko bakoitzak joko bana irabazita,  kitarako hirugarren   jokoa jokatu behar izan zuten. Joko honi  ere aurreko bi jokoak bezala, ondo ekin zioten Xubanek eta Gorkak, eta kitarako jokoa ere bigarrena bezala nagusitasunez(10-3) irabazi zuten. 

Ondorioz, I. Irurako Ostatua Xare Irekiaren Nagusi mailako  txapelak, Xuban eta Gorkaren buruetara joan  ziren. 

Partidak amaituta, sari banaketari ekin genion, Jon, Irurako Ostatuko nagusia buru zela, Idoia, Irurako Udal ordezkaria eta Ametsako Iñax, Matxalen eta Markelekin.

Sariak banatu eta gero, Ametsa Pilota Elkarteak, Irurako Ostatuko Joni,  Xare Irekiari  emandako babes osoagatik,  txapel bat  oparitu zion oroigarri bezala. 

Eta amaitzeko, Irurako Ostatuak zozketatzen dituen bi otorduak ere zozketatu ziren. Oraingoan, 121 zenbakia izan zen saritua, eta Izarne Garmendia izan zen sariduna. 

Zorionak denei; bereziki, txapeldunei, txapeldunordeei eta baita txapelketan  parte hartu duzuen pilotari eta arduradun guztiei ere!

Gora xarea!

ree
ree
ree
ree

 
 
 

Recent Posts

See All
25-26 Xare-eskola

Guraso agurgarriak, 24-25 xare eskolari amaiera, EKAINAREN 13an, Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalekin eman eta gero, 25-26 xare-eskola...

 
 
 

コメント


bottom of page