top of page

Search
Finalerdietarako lehen sailkatuak erabaki ditzake ostiraleko jardunaldiak!
VIII. San Migel Xare Irekiaren 2. jardunaldia jokatuko da ostiralean, irailaren 11n(19:00), Irurako Ametsa trinketean. Lehen partida, lehen jardunaldian irabazle izan ziren Jon Larronde eta Denis Petrissansek, Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe irurar biko gaztearen kontra jokatuko dute. Jon eta Denis dira faborito; gainera, partida irabaziz gero, finalerdietarako sailkatuta geratuko lirateke zuzenean 3. jardunaldiaren emaitzen zain geratu gabe. Aldiz, Xubanek eta Oierrek iraba
ametsaxareirura
4 days ago
Emozioa borborka lehen jardunaldian!
Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello Armendariz eta Sebas Etcheberri - Oihan Borteyru bikoek jokatu zuten. Joxik eta Pellok hasera bikaina eman zioten partidaren lehen jokoari, eta 7-1 aurreratu baziren ere, Sebasek eta Oihanek kantxan bere lekua hartu zutenean, erasora pasa ziren euren jokoa aldatuz; Pello Armendar
ametsaxareirura
6 days ago


VIII. SAN MIGEL XARE IREKIA ABIATZEAR!
Irailaren 4an, ostiralean, hasiko da VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusia Irurako Ametsa trinketean. Aurtengoan munduko xarelari onenak bertan izango direla esan dezakegu beldurrik gabe, urriaren 15etik 24ra Argentinan jokatuko den XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketan parte hartuko duten Frantzia eta Espainiako selekzioetako pilotari hautatuak bertan izango direlako. Euskal Selekzioa ez da arituko Argentinan, sailkapen fasea jokatu zenean, EEPF ez
ametsaxareirura
Aug 31
Amaiera bikaina xarearen festari!
Ostiralean, ekainaren 26an, eman genion amaiera 25-26 xare denboraldiari Iruran, Xarearen festa ekimenarekin. Ametsa Pilota Elkarteak eta guraso batzuek bete-beteko egitaraua prestatu zuten. Lehendabizi, II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalekin ekin genion. Gazteak mailan, Paule Fernandez eta Izei Garmendiak 2-1(13-15/15-13/10-3) irabazi zieten Eneko Larrañaga eta Adei Gibelalderi. Lehen bi jokoak oso politak izan ziren; lehiatuak eta maila onean jokatuak Bikote ba
ametsaxareirura
Jun 28


Xarearen festa!
25-26 Xare Eskolari amaiera emateko unea iritsi zaigu, eta ostiralean, ekainaren 26an, Ametsa trinketean, 18:30ean hasita, festa batekin eman nahi diogu. Ametsa Pilota Elkarteak eta guraso talde batek aipatu egunerako egitarau erakargarri bat prestatu dugu, xare eskolan parte hartu duten ikasle, irakasle eta gurasoen gozamenerako. Jaialdia, Ametsa trinketean, 18:30ean hasiko da arestian esan bezala, eta II. IRURAKO OSTATUA XARE IREKIAREN finalekin izango da; GAZTEAK mail
ametsaxareirura
Jun 23


Matxalen Mendizabal eta Oier Garmendia finalean!
Ostiral iluntzean jokatu zen Ametsa trinketean II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalerdia. Unai Gibelalde-Ander Mujika eta Matxalen Mendizabal-Oier Garmendia bikoek jokatu zuten elkarren kontra. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidan, Unaik eta Anderrek 2-0 irabazi zuten, eta zertxobait faboritoago ziren finalerdia irabazteko. Lehen jokoa, lehiatua eta paretsua joan zen azken tantuetara arte; bi bikoek, asko zuten jokoan, eta euren onena eman zuten, baina,
ametsaxareirura
Jun 15


Finalerdia jokoan!
II. Irurako Ostatua Xare Txapelketaren, Nagusiak mailako, finalerdia jokatuko da ostiralean, ekainaren 12an, Irurako Ametsa trinketean. Unai Gibelalde-Markel Mujika eta Matxalen Mendizabal-Oier Garmendia bikoek jokatuko dute, sailkapen fasean multzoko 2. eta 3. geratu baitziren. Irabazleak, Ibai Larrañaga eta Markel Mujikaren kontra, multzoko lehenak, jokatuko dute finala. Partida honen aurretik, Paule Fernandez-Izei Garmendia eta Eneko Larrañaga-Adei Gibelalde bikoek j
ametsaxareirura
Jun 11


Jardunaldi erabakiorra!
Ekainaren 5ean, ostiralean, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren eta EHko Trinketeko Kluben Arteko Xare Txapelketaren jardunaldi erabakiorra. II. Irurako Ostatua Xare Irekian Matxalen Mendizabal-Oier Garmendia bikoak, Ibai Larrañaga-Markel Mujika bikoaren kontra jokatuko du. Ibaik eta Markelek irabazten badute, finalera zuzenean sailkatuko dira. Matxalenek eta Oierrek irabazten badute, berriz, tanto-aberagea begiratu beharko da, azken sa
ametsaxareirura
Jun 3


Bete-beteko asteburua!
Ametsa Pilota Elkarteko pilotariek bete-beteko asteburua izango dute maiatzaren azken hau. Ostiralean, hilak 29, II. Irurako. Ostatua Xare Irekiaren bigarren jardunaldia izango dute jokoan Ametsa trinketean, 18:00etan hasita. Lehen partidan Gazteak arituko dira: Adei Gibelaldek eta Eneko Larrañagak, Izei Garmendia eta Paule Fernandezen kontra jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Nagusiak arituko dira, eta Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak, Matxalen Mendizabal eta Oier
ametsaxareirura
May 28


Hasi da II. Irurako Ostatua Xare Irekia
Ibai Larrañaga eta Markel Mujika izan dira irabazle, II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren lehen jardunaldian. Unai Gibelalderi eta Ander Mujikari 2-1(15-13/14-15/10-7) irabazi zieten ostiral iluntzean Ametsa trinketean jokatutako partida. Lehen joko on eta parekatu bat jokatu zuten eta azken unera arte ez zen erabaki. Azkenean, Ibaik eta Markelek 15-13 irabazi zuten lehen jokoa. Bigarren jokoan, Ibai eta Markel zertxobait erlaxatu egin ziren, eta Unaik eta Anderrek hi
ametsaxareirura
May 23


II. IRURAKO OSTATUA XARE IREKIA
Ostiralean, maiatzaren 22an, hasi eta ekainaren 19an amaituko da Irurako Ametsa trinketean II. Irurako Ostatua Xare Irekia. Bi maila desberdinetan jokatuko da: Gazteak eta Nagusiak. Gazte mailan, 2 bikotek parte hartuko dute: Paule-Izei eta Adei- Eneko. Nagusi mailan, berriz, 3 bikote arituko dira: Ibai-Markel, Unai-Ander eta Matxalen-Oier Garmendia. Lehenik, ligaxka bat jokatuko dute denek denen kontra. Hau amaituta, multzoko lehena finalerako sailkatuko da zuzene
ametsaxareirura
May 18


Hasera ona, EHko Trinketeko Xare Txapelketan!
Ametsako Matxalen-Markel eta Xuban-Oier bikoek garaipen errazak lortu zituzten Auñamendiko Xanti-Telmo eta Aritz-Lizar bikoen kontra EHko Trinketeko Xare Txapelketaren lehen jardunaldian. Matxalenek eta Markelek 2-0 (15-4/15-6) irabazi zieten Auñamendi E.ko Xanti-Telmo bikoaren kontra. Eta, Xubanek eta Oierrek ere 2-0(15-2/15-6) irabazi zien Auñamendiko D.ko Aritz-Lizar bikoari. Gazteak mailan, berriz, Anoetako Kukuri utzitako Unai eta Enekok 2-0(3-15/5-15) galdu egin zute
ametsaxareirura
May 17


EH-KO TRINKETEKO KLUBEN ARTEKO XARE TXAPELKETA
Ostiralean hasiko da EHko Trinketeko Kluben Arteko Xare Txapelketa. Bi mailatan jokatuko da : Nagusiak eta Gazteak. Nagusiak mailan10 bikotek eman dute izena; Aurizperriko Auñamendi taldeko 5 bikote; Irurako Ametsa taldeko 2 bikote; Villabonako Behar Zana Hazparneko Noizbait eta Urruñarrak taldeko bikote bana. Hiru taldetan banatu dituzte: A multzoan, 4 bikote eta B,C,D multzoetan 3na bikote. Gazteak mailan, 6 bikotek eman dute izena; Urruñako Urruñarrak taldeko 2 bikote,
ametsaxareirura
May 14


Iparraldeak 2-1 irabazi zion Gipuzkoari.
Hala ere, Gipuzkoa GRABNIko xareko hiru finaletarako sailkatu da. Trinketeko GRABNI Txapelketaren xareko jardunaldian Iparraldeak 2-1 irabazi zion Gipuzkoari. Gazteak mailan, Iparraldeko Jubera-Jauregiberri bikoak 2-0(15-11/15-6) irabazi zion Gipuzkoako Larrañaga-Garmendia bikoari. 22 urtez azpiko mailan, Gipuzkoako Lopetegi II-Mujika bikoak 2-0(15-8/15-9) irabazi zion Iparraldeko Telletxea-Cassaing bikoari. Eta Nagusiak mailan, Iparraldeko Sasco-Borteyru I bikoak 2-0( 1
ametsaxareirura
Apr 12


GIPUZKOA VS IPARRALDE, IGANDEAN, IRURAN!
GRABNI Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatuko da asteburu honetan, eta Gipuzkoak Iparraldea hartuko du etxean. Xareko gure pilotariei dagokienez, igandean, apirilaren 12an(10:30) jokatuko dute Irurako Ametsa trinketean. Hauek izango dira Julen Apeztegia Gipuzkoako hautatzaileak Gipuzkoa ordezkatzeko hautatu dituen pilotariak. Ibai Larrañaga eta Oier Garmendia izango dira Gazteak mailan; Iparraldekoak, berriz, Jubera eta Jauregiberri; 22 urtez azpiko mailan, Xuban
ametsaxareirura
Apr 9


Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala, ostiralean!
Gazteak mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala (Izarkom saria) jokatuko da ostiralean, martxoaren 27an(19:00) Irurako Ametsa trinketean Ametsa Pilota Elkarteko Unai Gibelalde-Ander Mujika eta Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoak izango dira aurrez aurre. Faborito argirik ez badago ere, Unaik eta Anderrek irabazi egin zieten Oier eta Ibairi ligaxkan elkarren kontra jokatutako partida. Hori dela eta, Unai eta Ander zertxobait faborito aterako dira, baina Oierrek eta
ametsaxareirura
Mar 24


Azken jardunaldia!
Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren azken partida jokatuko da martxoaren 19an, ostegunean, (11:00) Irurako Ametsa trinketean. Eneko Larrañaga-Paule Fernandez eta Unai Gibelalde eta Ander Mujika bikoak izango dira aurrez aurre. Faborito nagusiak dira Unai eta Ander; aurrez, Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoari irabazita datoz Unai eta Ander, eta Oierrek eta Ibaik lehen jardunaldian erraz irabazi zieten Eneko eta Pauleri. Hortaz, ondo bidean, Unaik eta Anderrek irabazi
ametsaxareirura
Mar 16


Gibelalde-Mujika II.a, irabazle!
Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak 40-33 irabazi zieten Oier Garmendia eta Ibai Larrañagari Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren bigarren jardunaldiko partida. Partida hasera ez zen ona izan, eta lau pilotariei kosta egin zitzaien jokoan sartzea. Hori lortu zutenean, daukaten maila erakutsi zuten lau pilotariek, eta tantu ederrak eskaini zizkiguten. Atestian esan bezala, lau pilotariak maila onean aritu ziren, baina bereziki Ander Mujikaren lana azpimarratuko nuke;
ametsaxareirura
Mar 14


Bigarren jardunaldia, ostiralean!
Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren 2. Jardunaldia jokatuko da martxoaren 13an, ostiralean(18:00) Irurako Ametsa trinketean. Unai Gibelalde -Ander Mujika eta Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoteek jokatuko dute elkarren kontra. Oier eta Ibai jokatutako lehen partida irabazita datoz, eta hau irabaziz gero, multzoko lehenak geratuko lirateke, eta, ondorioz, finalerako sailkatuko lirateke zuzenean. Unaik eta Anderrek irabaziko balute berriz, azken jardunaldiko parti
ametsaxareirura
Mar 11


Gibelalde-Iturbe, Gipuzkoako Txapeldun!
Larunbat arratsaldean jokatu zen Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako Kluben arteko, Izarkom sari nagusia, Txapelketaren xareko finala. Xareko finalean Ametsa Pilota Elkarteko bi bikote izan ziren aurrez aurre: Mendizabal-Mujika eta Gibelalde-Iturbe. Partidaren hasera parekatua izan bazen ere, lehen tantu horiek jokatuta, Gibelalde-Iturbe bikoa, tantuz tantu, markagailuan gero eta alde handiagoa lortzen joan zen, eta partida mendean izatea lortu zuen. Zuzen, aukerak zi
ametsaxareirura
Mar 9
bottom of page