top of page

Azken jardunaldia eta lehen kanporaketa!

Updated: Nov 28, 2024


Asteburu honetan jokatuko da Iparraldeko 24-25 Neguko Xare Txapelketaren azken jardunaldia, hainbat mailatan. Aldi berean, Gazte mailan, ligaxka amaituta, final-laurdenetara sailkatzeko kanporaketak ere jokatuko dira.   

Ametsako pilotariei dagokienez, ligaxka amaitzeko bi partida jokatu beharko ditu Eneko Larrañaga eta Mikel Satrustegi bikoteak Gaztetxoen mailan.

Lehen partida, larunbatean (16:00) Urruñarrak taldeko Irastorza-Truck bikoaren kontra jokatuko dute Urruñan. Eta bigarrena, igandean (11:00) Noizbait taldeko Vanwesemael-Dattas bikoaren kontra Ametsa trinketean. 

Ligaxka amaituko duen beste bikotea, 2. Mailan, Oier Iturbe eta Markel Mujika izango da. Hauek, igandean (11:00) Auñamendiko Saralegi-Arcelus bikoaren kontra jokatuko dute Iruñean.

Partida honekin emango diote amaiera Ametsako pilotariek Iparraldeko Xare Txapelketaren ligaxkari. 

Bestaldetik, aurreko asteburuan Gazte mailako 2. multzoko ligaxka 4. postuan  bukatu duten Ibai Larrañagak eta Ander Mujikak, final-laurdenetara sailkatzeko kanporaketa jokatuko dute igandean (12:00) Noizbait taldeko  Bros-Errotabehere bikoaren kontra, Ametsa trinketean. 

Zorte on denei! 

 
 
 

Comments


bottom of page