Euskal Ligaren 2. Jardunaldian Matxalen eta Markel garaile!
- ametsaxareirura
- 4 days ago
- 1 min read

Trinketeko xareko Euskal Ligaren 2. Jardunaldian Ametsa B taldeko Matxalen Mendizabalek eta Markel Mujikak 40-28 irabazi diete Anetsa A taldeko Unai Gibelalderi eta Gorka Huiziri.
Lau pilotariek, partidaren garrantziaz jabetuta euren onena eman zuten kantxan; Matxalenek eta Markelek haseratik alde txiki bat hartu zuten markagailuan, eta joku berezirik egin gabe, alde hori pixkanaka handitzen joan ziren, azken emaitzara iritsi arte. Unaik eta Gorkak azkenera arte borrokan jarraitu zuten, baina Matxalenek eta Markelek seguru jokatzen jarraitu zuten, eta ez zieten aukerarik eman Unai eta Gorkari.
Garaipen honekin, Matxalenek eta Markelek aurrerapausu handia eman zuten.
Unaik eta Gorkak, berriz, partida hau galduta, zailago jarri zaie finalerako sailkapena, baina oraindik aukeraren bat badute, txikia izan arren. Saiatu egin behar!
Comments