top of page

Final-laurdenak jokoan, Ametsa trinketean!

Updated: Dec 7, 2024


Asteburu honetan jokatuko dira Ametsa trinketean  Iparraldeko 24-25 Neguko Xare Txapelketaren bi final-laurden; bata, 2. Mailakoa, eta, bestea, Gazte mailakoa. 

Lehena, 2. Mailakoa, ostiralean, 19:00etan, Ametsako Matxalen Mendizabalek eta Markel Mujikak, Aviron Bayonnais taldeko Paul Ortiz eta Clement Cassaing bikoaren kontra jokatuko dute. 

Bigarrena, Gazte mailakoa, larunbatean, 17:00etan, Ametsako Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak, Noizbait taldeko Bros-Errotabehere bikoa izango dute arerio. 

Final-laurdenak direnez, ez dago hutsik egiterik; irabazlea,  aurrera,  galtzailea, kanpora. 

Zorte on bi bikoteei! 


 
 
 

Comments


bottom of page