Gipuzkoako Xare Txapelketa abian!
- ametsaxareirura
- Jan 22, 2025
- 1 min read
Gazteen mailako Gipuzkoako Xare Txapelketa hasiko da ostiralean (17:30ean) Ametsa trinketean.
Ametsa Pilota Elkarteko 4 bikotek hartuko dute parte aipatu Txapelketan; Unai Gibelalde-Mikel Satrustegi; Enaitz Irazusta-Ander Mujika; Paule Fernandez-Ibai Larrañaga eta Ur Aristi- Oier Garmendia.
Lehendabizi lau bikoteen arteko ligaxka jokatuko dute, eta multzoko lehena finalerako sailkatuko da zuzenean; 2. eta 3. geratzen diren bikoteen artean finalerdia jokatuko dute. Multzoko azkena, berriz, aukerarik gabe geratuko da.
Arestian esan bezala, ostiralean, 17:30ean Ametsa trinketean hasiko da Txapelketa, eta hauek izango dira jokatuko diren bi partidak, hurrenez hurren:
1. Ur Aristi-Oier Garmendia vs Enaitz Irazusta-Ander Mujika
2. Unai Gibelalde-Mikel Satrustegi vs Paule Fernandez-Ibai Larrañaga.
Onenek irabaz dezatela!





Comments