top of page

Lehen jardunaldia jokatu da.

Ostiralean jokatu zen Irurako Ametsa trinketean Gazte mailako Gipuzkoako Xareko Txapelketaren ligaxkako lehen jardunaldia. 

Lehen partidan, Ur Aristik eta Oier Garmendiak 40-37 irabazi zieten Enaitz Irazusta eta Ander Mujikari. 

Oso partida lehiatua eta ondo jokatua  izan zen, eta azkenera arte ez zen erabaki. Ur eta Oier partida guztian aurretik ibili ziren markagailuan, baina Enaitzek eta Anderrek ez zuten etsi, eta partidaren azken hamarkadan berdintzea (32-32)  eta aurrea hartzea ere (32-33) lortu zuten, baina,  azkenean, Urrek eta Oierrek, gehixeago asmatu zuten, eta  partida irabaztea (40-37) lortu zuten. 

Bigarren partida ez zen hain lehiatua izan. Unai Gibelaldek eta Mikel Satrustegik 40-27 irabazi zieten Paule Fernandez  eta Ibai Larrañagari. 

Unaik eta Mikelek haseratik hartu zuten aurrea markagailuan, eta  Paule eta Ibai saiatu baziren ere, ez zuten Unai eta Mikel estasunean jartzea lortu; Unai oso sendo aritu zen, eta Mikelek oso ondo eutsi zien Paule eta Ibairen erasoei. Azkenean,  Unaik eta Mikelek garaipen erraza(40-27)  lortu zuten. 

Datorren asteburuan 2. jardunaldia jokatuko da

eta hauek izango dira  partidak:

1. Ametsa 1(Unai-Mikel)/ Ametsa 2 (Enaitz-Ander)

2. Ametsa 3(Paule-Ibai)/Ametsa 4 (Ur-Oier) 


 
 
 

Comments


bottom of page