top of page

Unai Gibelalde eta Oier Garmendia Gazte mailako finalean!



Xuban Lopetegik eta Aitor Aristik, berriz,  ezin izan zuten Hodei Ondarts eta Jon Lafargerekin, junior mailako finalerdian.

Unaik eta Oierrek 40-38 irabazi zieten Hodei Ondarts eta Pablo Boutouille angeluarrei.

Partida gorabeheratsua izan zen, bai jokuari bai markagailuari begira; angeluarrek aurrea hartu, gureek berdindu eta aurrea hartu, eta alderantziz; horrela joan zen   partida osoa azken tantuak arte. Azkenean, Unai eta Oier irurarrak garaile. 

Hauek garbi zeukaten partidaren gakoa zein izango zen;  Lehenik Hodeiren  sakeari erantzun behar zioten, eta, ondoren, jokoa  Pablo atzelariari zamatu.   Haseran  ez zuten asmatu, batik bat trinketeren ezezagutzagatik, eta Hodei angeluarrak sakez tantu dezente egin zituen ; partida erditik aurrera,  ordea, Oier sakeak errestatzen hasi zen, eta orduan Unaik jokoan gehiago sartzeko aukera izan zuen, eta azken unera arte partida berdinduta eraman ahal izan zuten. Egoera horiek kudeatzea zail izaten da, baina Unaik eta Oierrek bikain erantzun zuten; ez ziren urduri jarri,  eta partida(40-38) irabaztea lortu zuten. Ondorioz, finalean izateko merezitako txartela lortu zuten irurarrek. Zorionak!

Junior mailan, Xuban Lopetegik eta Aitor Aristik partida zaila zeukaten Hodei Ondarts eta Jon Lafarge angeluarren aurka.  Lehen erdian nahiko ondo eutsi zioten Xubanek eta Aitorrek angeluarren erasoei, baina  bigarren zatian ezin izan zioten eutsi Hodei eta Jonen joku  eraginkor eta erasokorrari, eta 40-22 nagusitu ziren angeluarrak. Ondorioz, finalerdietan genuen Ametsako bigarren taldea,  finaletik kanpo geratu zen. Hurrengoan izan beharko du!

Azken irurarra,  Joxi Lopetegi ere finaletik at geratu zen Mikel Funosas lagunarekin.  Bruno Driolet eta Andoni Castera Hardoytarrak taldeko bikoaren kontra 40-33 galduta. 

Datorren larunbatean, abenduaren 21ean, Hazparneko Berria trinketean jokatuko dira finalak. 

 
 
 

Comments


bottom of page