top of page

Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak finala larunbatean!


Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak Iparraldeko 24-25 Neguko Xare Txapelketaren Gazte mailako finala jokatuko dute larunbatean, abenduaren 21ean, (16:00etan) Hazparneko Berria trinketean,

Hazparneko Noizbait taldeko Jubera-Jauregiberri bikoaren kontra.


Multzo desberdinetakoak izan direnez, eta biak multzoko lehenak izan direnez,  finalera iritsi arte ez dute  elkarren kontra jokatu. Hortaz, ez dago fabirito argirik; edozeinek irabaz lezake. Horren gain, lau pilotariak banan bana aztertuta, oso antzeko ezaugarriak dituztela esango nuke; pilotariak dira lauak; pilotaria izateak  duen esanahi gordinarekin.  Alegia, pilotan jokatzen dute eta jokatzen uzten dute, ez dira jotzaile handiak. Ondorioz,  final irekia, lehiatua, estua eta piloteatua izatea espero da. Ea ikuskizun polit bat ikusten dugun, eta, jakina, pronostikoan, etxera aldera egin beharko dugu, eta , irurarrek irabaz dezatela. 

Amaitzeko, larunbatean Hazparnen xare jokoaren ikuskizunaz  gozatzeko izango den egitarau oparoa atxikita doakizue.

Onenek irabaz dezatela! 

Zorte on!


 
 
 

Comments


bottom of page