top of page

Trinketeko Xareko Euskal Liga!


Bihar, maiatzaren 11n, hasiko da Ametsa trinketean EEPFk antolatzen duen Trinketeko  Xareko Euskal Liga, Nagusi mailan. 

Hiru bikotek hartuko dute parte aipatu Ligan;   Behar Zana taldeak, Joxi Lopetegi-Xuban Lopetegi bikoarekin, eta Ametsak, bi talderekin:  Ametsa A,  Unai Gibelalde- Gorka Huizi, eta Ametsa B,  Matxalen Mendizabal-Markel Mujika bikoekin. 

Lehendabizi, ligaxka bat, bi itzulitara jokatuko dute, eta, ondoren,  ligaxkako bi lehen sailkatuek finala jokatuko dute zuzenean. 

Bihar(12:00etan) jokatuko da lehen jardunaldia Irurako Ametsa trinketean Behar Zana eta Ametsa B taldeen artean. 

 

 
 
 

Comments


bottom of page