Azken jardunaldia!
Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren azken partida jokatuko da martxoaren 19an, ostegunean, (11:00) Irurako Ametsa trinketean.
Eneko Larrañaga-Paule Fernandez eta Unai Gibelalde eta Ander Mujika bikoak izango dira aurrez aurre.
Faborito nagusiak dira Unai eta Ander; aurrez, Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoari irabazita datoz Unai eta Ander, eta Oierrek eta Ibaik lehen jardunaldian erraz irabazi zieten Eneko eta Pauleri. Hortaz, ondo bidean, Unaik eta Anderrek irabazi egin beharko lieke Eneko eta Pauleri.
Baina pilotan asko erabiltzen den esaerarekin amaituko dut; alegia, pilota borobila dela...
Animo, gazteak!


Comments