top of page

Finalerdietarako lehen sailkatuak erabaki ditzake ostiraleko jardunaldiak!

4 days ago
1 min read

Updated: 2 days ago

VIII. San Migel Xare Irekiaren 2. jardunaldia jokatuko da ostiralean, irailaren 11n(19:00), Irurako Ametsa trinketean.

Lehen partida, lehen jardunaldian irabazle izan ziren Jon Larronde eta Denis Petrissansek, Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe irurar biko gaztearen kontra jokatuko dute. Jon eta Denis dira faborito; gainera,  partida irabaziz gero, finalerdietarako sailkatuta geratuko lirateke zuzenean 3. jardunaldiaren emaitzen zain geratu gabe.  Aldiz, Xubanek eta Oierrek irabaziko balute, azken jardunaldiaren emaitzen arabera erabakiko litzateke B  multzoko sailkapena. 

Ea irurar biko gazteak euren mailarik onena ematen duen, eta ezustekoa emateko gai diren. 

Bigarren partidan ere lehen partidako egoera bera ematen da. Alegia, Sebas Etcheberrik eta Oihan Borteyruk lehen partida irabazita, Oxan Halsouet eta Jon Lafargeren kontrako partida irabazten badute, finalerdietarako sailkatuta geratuko lirateke.  Alderantziz bada, alegia, Oxanek eta Jonek irabazten badute, azken jardunaldian erabakiko litzateke A multzoko sailkapena. 

Hortaz, jardunaldi zinez interesgarria eta erakargarria,  ostiralean, irailaren 11n(19:00) Irurako Ametsa trinketean jokatuko dena. 


 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 
Amaiera bikaina xarearen festari!

Ostiralean, ekainaren 26an, eman genion amaiera 25-26 xare denboraldiari Iruran, Xarearen festa ekimenarekin. Ametsa Pilota Elkarteak eta guraso batzuek bete-beteko egitaraua prestatu zuten. Lehen

 
 
 

Comments


bottom of page