Bigarren jardunaldia, ostiralean!
- ametsaxareirura
- Mar 11
- 1 min read
Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren 2. Jardunaldia jokatuko da martxoaren 13an, ostiralean(18:00) Irurako Ametsa trinketean.
Unai Gibelalde -Ander Mujika eta Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoteek jokatuko dute elkarren kontra.
Oier eta Ibai jokatutako lehen partida irabazita datoz, eta hau irabaziz gero, multzoko lehenak geratuko lirateke, eta, ondorioz, finalerako sailkatuko lirateke zuzenean.
Unaik eta Anderrek irabaziko balute berriz, azken jardunaldiko partiduaren emaitzak erabakiko luke sailkapen orokorra.
Lau pilotariek ondo ezagutzen dute elkar, eta elkarren gaitasunen eta gabezien berri ere badute. Hori dela eta partida lehiatua eta gogorra izatea espero da. Espero zaituztegu!




Comments