top of page

EH-KO TRINKETEKO KLUBEN ARTEKO XARE TXAPELKETA

May 14
1 min read

Ostiralean hasiko da EHko Trinketeko Kluben Arteko Xare Txapelketa.

Bi mailatan jokatuko da : Nagusiak eta Gazteak.

Nagusiak mailan10 bikotek eman dute izena; Aurizperriko Auñamendi taldeko 5 bikote; Irurako Ametsa taldeko 2 bikote; Villabonako Behar Zana Hazparneko Noizbait eta Urruñarrak taldeko bikote bana.

Hiru taldetan banatu dituzte: A multzoan, 4 bikote eta B,C,D multzoetan 3na bikote.

Gazteak mailan, 6 bikotek eman dute izena; Urruñako Urruñarrak taldeko 2 bikote, eta Ametsa, Kuku, Noizbait eta Auñamendi taldeetako bikote bana.

Hiru bikoteko A eta B talde egin dituzte.

Ostiralean, 19:00etan, Ametsa trinketean emango diote hasera txapelketari Nagusiak mailako Ametsako pilotariek.

Matxalen-Markel bikoak, Auñamendi E taldeko bikoa izango du aurkari, eta segidan, Xuban-Oier bikoak Auñamendi D taldeko bikoa izango du aurkari.



O


 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 

Comments


bottom of page