top of page

VIII. San Migel Xare Irekiaren finala, larunbat eguerdian, Iruran

Sep 28
1 min read

Hualde-Moncada eta Halsouet-Lafarge bikoek jokatuko dute VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusiaren finala, larunbat eguerdian, 11:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketean. 

Jaialdiari hasera emateko, Ados Pilotako emakumezkoen  eskuzko partida bat izango dugu jokoan. Partida berezia izango da, emakumezkoek Irurako trinketean  eskuz, lehen aldiz  jokatuko dutelako. Ohore hori,   Eneritz Arrieta-Naroa Agirre eta Natale Aranburu-Oihana Orbegozo bikoek izango dute. 

Ados Pilota, emakumezkoen esku pilotaren alde egiten ari den lan bikaina saritu izan nahi dugu Ametsa Pilota Elkatekook, partida hau antolatuz.

Segidan, VIII. San Migel Xare Irekia- Irurako Udala Sari Nagusiaren finala, Santi Hualde-Sebas Moncada eta Oxan Halsouet-Jon Lafarge bikoek jokatuko dute. Bi bikoak, urriaren 14tik-25era, Buenos Airesen (Argentina) jokatuko den XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketa jokatzeko hautatuak dira, lehena, Espainiarekin, eta bigarrena , Frantziarekin.  Ezusteko handiegirik ez bada, aipatu Munduko Xare Txapelketaren finala, Espainia-Frantzia izango da. Hortaz, esan dezakegu VIII. San Migel Xare Irekiaren finala, Munduko Xare Txapelketaren finalaren aurrekaria izan daitekeela. 

Finala irabazteko, faborito argirik ez dago, baina biek ala biek egin duten Txapelketa guztia kontuan hartuta, partida irekia, lehiatua eta estua izatea aurreikusten da. Pilotari bakoitzak berea ematen badu, ikuskizuna bermatua dagoela esan dezakegu. 

Hortaz, larunbat goizean, urriaren 3an, (11:30) hitzordua Irurako Ametsa trinketean daukazue. 

Espero zaituztegu!

 
 
 

Recent Posts

See All
Finala, erabakita!

Hualde-Moncada eta Driolet-Castera izango dira VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusiaren finala jokatuko duten bikoteak. Lehen partidan, Sebas Etcheberri- Oihan Borteyru eta Santi Hu

 
 
 

Comments


bottom of page