top of page

Finalerdia jokoan!

Jun 11
1 min read

II. Irurako Ostatua Xare Txapelketaren, Nagusiak mailako, finalerdia jokatuko da ostiralean, ekainaren 12an, Irurako Ametsa trinketean.  

Unai Gibelalde-Markel Mujika  eta  Matxalen Mendizabal-Oier Garmendia bikoek jokatuko dute, sailkapen fasean multzoko 2. eta 3. geratu baitziren. Irabazleak, Ibai Larrañaga eta Markel Mujikaren kontra, multzoko lehenak,  jokatuko dute finala. 

Partida honen aurretik, Paule Fernandez-Izei Garmendia eta Eneko Larrañaga-Adei Gibelalde bikoek jokatuko dute Gazteak mailako partida. 

Jaialdia, arestian esan bezala, ostiralean,  Irurako Ametsa trinketean jokatuko da, eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da. 

Gogoratu, ostiralean ere,  ikusleen artean, 1€ truke,   2 otordu zozketatuko direla, Irurako Ostatuak opari.

 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 

Comments


bottom of page