top of page

Finalerdiak jokoan ostiralean!

Sep 21
1 min read

VIII. San Migel Xare Irekiaren finalerdiak jokatuko dira ostiralean, irailaren 25ean, 19:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketean.

Lehen finalerdia,  Etcheberri-Borteyru bikoak eta Hualde-Moncada bikoak jokatuko dute. Ligaxkako partidak eta emaitzak kontuan hartuta, zaila da faboritoa nor den esatea. Bi bikoak oso maila onean eta sendo aritu dira ligaxkan, eta partida orekatua,  lehiatu eta bikain bat  izatea aurreikusten da. 

Bigarren finalerdia, Larronde-Petrissans eta Driolet-Castera bikoen arteko partidaren irabazlea asmatzea, are eta zailagoa da.  Bi bikoek  ondo baino hobeto ezagutzen dute elkar. Azken urtean jokatu diren bi Txapelketa Ofizial garrantzitsuenetan; lehenak, Jon Larrondek eta Denis Petrissansek,  Frantziakoa irabazi eta Iparraldekoa galdu zuen Bruno Driolet eta Andoni Casteraren  kontra,  eta bigarrenak, alegia, Brunok eta Andonik, esan bezala, Iparraldekoa irabazi zion Jon eta Denisi. Hortaz, irabazlea nor izango den asmatzea zaila da, baina ziurta dezakegu xareko partida ikusgarri bat ikusiko duela ostiralean Ametsa trinketera hurbiltzen den zaleak. Hortaz, ez hutsik egin! San Migel festen suziria eta gero, trinketera, ez zarete damutuko eta!


 
 
 

Recent Posts

See All
Finala, erabakita!

Hualde-Moncada eta Driolet-Castera izango dira VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusiaren finala jokatuko duten bikoteak. Lehen partidan, Sebas Etcheberri- Oihan Borteyru eta Santi Hu

 
 
 

Comments


bottom of page