top of page

Gibelalde-Mujika II.a, irabazle!

Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak 40-33 irabazi zieten Oier Garmendia eta Ibai Larrañagari Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren bigarren jardunaldiko partida. 

Partida hasera ez zen ona izan, eta lau pilotariei kosta egin zitzaien jokoan sartzea. Hori lortu zutenean, daukaten maila erakutsi zuten lau pilotariek, eta  tantu ederrak eskaini zizkiguten.  Atestian esan bezala, lau pilotariak maila onean aritu ziren, baina bereziki Ander Mujikaren lana azpimarratuko  nuke; gauza ikusgarririk egin gabe,  sendo aritu zen oso ,  Oier eta Ibairen erasoei ondo eutsiz, oso pilota gutxi galduz, eta aukerako pilota zuenean erasora joz.  

Markagailuari dagokionez, Unai eta Ander partida osoan, lauzpabost tantu edo gehiagoren  abantailarekin ibili ziren; hala ere, Oier eta Ibai  tantu bakar batera (27-26)  hurbildu ziren, eta partida nork irabaziko zuen ez zegoen garbi, Ahalegin handia egin zuten, baina ez zuten  berdintzerik lortu. Hortik aurrera, Unaik eta Anderrek berriro sakea hartu zuten ,  eta  partida  amaiera arte ez zuten estuasunik  gehiago pasa, garaipena (40-33 )  lortuz. 

Emaitza honekin, gaurko partidako bikoteak berdinduta daude sailkapenean, eta datorren asteburuan jokatuko den  ligaxkako azken partidak ( Fernandez-Larrañaga II.a vs Gibelalde-Mujika II.a) erabakiko ditu finalerako txartelak. 



 
 
 

Comments


bottom of page