top of page

GIPUZKOA VS IPARRALDE, IGANDEAN, IRURAN!

Apr 9
1 min read

GRABNI Txapelketaren  jardunaldi berri bat  jokatuko da asteburu honetan, eta Gipuzkoak Iparraldea hartuko du etxean. 

Xareko gure pilotariei dagokienez,  igandean, apirilaren 12an(10:30) jokatuko dute Irurako Ametsa trinketean. 

Hauek izango dira Julen Apeztegia Gipuzkoako hautatzaileak Gipuzkoa ordezkatzeko hautatu dituen pilotariak. 

Ibai Larrañaga eta Oier Garmendia izango dira Gazteak mailan;  Iparraldekoak, berriz, Jubera eta Jauregiberri; 22 urtez azpiko mailan,  Xuban Lopetegi eta Markel Mujika ariko dira Gipuzkoatik;     Iparraldetik, berriz,   Telletxea  eta Cassaing, eta Nagusi mailan, Joxi Lopetegi eta Oier Iturbe izango dira Gipuzkoako ordezkariak;  Iparraldetik, berriz,  Txomin Sasco eta Oihan Borteyru. 

Hortaz, igande goiz entretenigarria ziurtatuta dauka Irurako Ametsa trinketera hurbiltzen den orok,  xareko partida ederrak ikusi ahal izango ditu eta. 

 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 

Comments


bottom of page