top of page

Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala, ostiralean!

Mar 24
1 min read

Gazteak mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala (Izarkom saria) jokatuko da  ostiralean, martxoaren 27an(19:00) Irurako Ametsa trinketean

Ametsa Pilota Elkarteko Unai Gibelalde-Ander Mujika eta Oier Garmendia-Ibai Larrañaga bikoak izango dira aurrez aurre. 

Faborito argirik ez badago ere, Unaik eta Anderrek  irabazi egin zieten Oier eta Ibairi  ligaxkan elkarren kontra  jokatutako partida. Hori dela eta, Unai eta Ander zertxobait faborito aterako dira, baina  Oierrek eta Ibaik euren jokurik onena eskeintzen badute, Unaik eta Anderrek ere euren onena eman beharko dute, txapelak jantzi nahi badituzte. Horrela izan dadila!


 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 

Comments


bottom of page