top of page

Hasi da II. Irurako Ostatua Xare Irekia

Ibai Larrañaga eta Markel Mujika izan dira irabazle,  II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren lehen jardunaldian. 

Unai Gibelalderi eta Ander Mujikari 

2-1(15-13/14-15/10-7) irabazi zieten ostiral iluntzean Ametsa trinketean jokatutako partida. 

Lehen joko on eta parekatu bat jokatu zuten eta azken unera arte ez zen erabaki. Azkenean, Ibaik eta Markelek 15-13 irabazi zuten lehen jokoa. Bigarren jokoan,   Ibai eta Markel  zertxobait erlaxatu egin ziren, eta Unaik eta Anderrek hiruzpalau tantutako aldea lortu zuten, eta azken tantura arte erabaki ez bazen ere, azkenean, Unaik eta Anderrek 14-15 irabazi egin zuten bigarren jokoa. Horrela,  Unaik eta Anderrek kitarako jokoa, 10 tantutara,  jokatzera behartu zituzten Ibai eta Markel.   Kitarakoa  berdinduta joan  zen jokoaren erdira arte, baina, azkenean,  Ibaik eta Markelek  irabaztea(10-7) lortu zuten. 

Lau pilotariak, batzuk besteak baino hobetoxeago,  baina laurak oso maila onean aritu ziren. Zorionak lauroi! 

Datorren ostiralean jokatuko da bigarren jardunaldia;  Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak, Matxalen Mendizabal eta Oier Garmendiaren kontra jokatuko dute. 


 
 
 

Comments


bottom of page