top of page

II. IRURAKO OSTATUA XARE IREKIA


Ostiralean, maiatzaren 22an, hasi eta ekainaren 19an amaituko da Irurako Ametsa trinketean II. Irurako Ostatua Xare Irekia. 

Bi maila desberdinetan jokatuko da: Gazteak eta Nagusiak.  

Gazte mailan,  2 bikotek parte hartuko dute:  Paule-Izei eta  Adei- Eneko. 

Nagusi mailan, berriz, 3 bikote arituko dira:  Ibai-Markel,  Unai-Ander eta Matxalen-Oier Garmendia.

Lehenik,  ligaxka bat jokatuko dute denek denen kontra. Hau amaituta,  multzoko lehena finalerako sailkatuko da zuzenean, eta multzoko  2.ak eta 3.ak  finalerdia jokatuko dute.

Arestian esan bezala, ostiralean, maiatzaren 22an, 19:00etan emango zaio hasiera II. Irurako Ostatua  Xare Irekiari.

Lehen jardunaldian,  Ibai- Markel eta Unai-Ander bikoen arteko partida izango dugu jokoan. 

15 tantutako 2 jokotara jokatuko da;  berdinketa(1/1) ematen bada, 3. joku bat jokatuko da, 10 tantutara. 

Aurten ere, Irurako Ostatuko Jon eta bere familia guztiari eskerrak eman nahi dizkio Ametsa Pilota Elkarteak,   txapelketa hau babesteagatik eta Irurako  xareari laguntza estimagarri hau emateagatik. 

Txapelketa babesteaz gain, jardunaldi bakoitzean, txartel batzuk (1€) egongo dira salgai ikusleentzat.  Saldutako txartelen arabera, jardunaldi bakoitzaren amaieran, Irurako Ostatuan   2 otordu egiteko  zozketa egingo da. 

Saritutako zenbakia egunean bertan trinketean, edo Irurako Ostatuan eta Ametsa Pilota Elkartearen web orrian jakinaraziko da. 


Ametsa Pilota Elkartea

 
 
 

Comments


bottom of page