top of page

Iparraldeak 2-1 irabazi zion Gipuzkoari.

Apr 12
1 min read

Hala ere,  Gipuzkoa GRABNIko xareko hiru finaletarako sailkatu da. 

Trinketeko GRABNI Txapelketaren xareko jardunaldian Iparraldeak 2-1 irabazi zion Gipuzkoari. 

Gazteak mailan, Iparraldeko Jubera-Jauregiberri bikoak 2-0(15-11/15-6) irabazi zion Gipuzkoako Larrañaga-Garmendia bikoari. 

22 urtez azpiko mailan, Gipuzkoako Lopetegi II-Mujika bikoak 2-0(15-8/15-9) irabazi zion Iparraldeko Telletxea-Cassaing bikoari.

Eta Nagusiak mailan, Iparraldeko Sasco-Borteyru I bikoak  2-0( 15-12/15-9) irabazi zion Gipuzkoako Lopetegi I-Iturbe bikoari. 

Arestian esan bezala, gaurko jardunaldia jokatuta,  GRABNIko xareko finalak erabakita geratu dira, eta  Gipuzkoa hiru finaletan izango da. 

Gazteak mailan: IPARRALDE vs GIPUZKOA; 22 Urtez Azpikoak mailan, GIPUZKOA vs NAFARROA, eta Nagusiak mailan, IPARRALDE vs GIPUZKOA. 


 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 

Comments


bottom of page