top of page

Matxalen Mendizabal eta Oier Garmendia finalean!

Jun 15
1 min read

Ostiral iluntzean jokatu zen Ametsa trinketean  II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalerdia. 

Unai Gibelalde-Ander Mujika eta  Matxalen Mendizabal-Oier Garmendia bikoek jokatu zuten elkarren kontra. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidan, Unaik eta Anderrek 2-0 irabazi zuten, eta zertxobait faboritoago ziren finalerdia irabazteko. 

 Lehen jokoa,  lehiatua eta paretsua joan zen azken tantuetara arte; bi bikoek, asko zuten jokoan, eta  euren onena eman zuten,  baina, azkenean, Matxalen eta Oier (15-12) nagusitu ziren. Bigarren jokoa  buru belarri  irabaztera atera ziren Unai eta Ander,  baina  Matxalenek eta Oierrek ez zieten aukerarik eman, eta bigarren jokoa, lehena baino erosoago(15-9) irabazi zuten. Ondorioz, Matxalen Mendizabalek eta Oier Garmendiak,   II. Irurako Ostatua Xare Irekiaren finala jokatuko dute ekainaren 26an Ibai Larrañaga eta Markel Mujikaren kontra. 

Aste honetako Ostatuko bi otorduren irabazlea, Amaia Iturria izan zen. Zorionak!



 
 
 

Recent Posts

See All
Emozioa borborka lehen jardunaldian!

Emozioa borborka lehen jardunaldian! Ostiral iluntzean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari nagusiari. Irekiera partida, Joxi Lopetegi-Pello A

 
 
 

Comments


bottom of page