top of page

Amaitu da ligaxka!

Updated: Dec 1, 2025


Iparraldeko Neguko 25/26 Xare Txapelketaren azken jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Ametsako pilotarien lana ez da txarra izan, baina ezta nahi bezain ona ere. Bigarren mailan aritu den, Mendizabal-Mujika I bikoak, oraingoan ere ez zuen zorterik izan,  eta  aurreko partidan bezalaxe,  oraingoan ere tantu bakar batez(39-40)galdu zuen  Auritzperriko Auñamendi taldeko Ayesa-Garralda bikoaren kontra. Ondorioz,  Matxalen eta Markel ez dira sailkatu final-laurdenak jokatzeko. 

2. Mailan aritu den Ametsako beste bikoa, eta kanporatua geratu dena   Gibelalde-Huizi bikoa izan da. 

Azken partida, Unairen ordez, Oier Garmendiak jokatu zuen, eta  Auñamendiko Hualde eta Erroren ordezkoaren  kontra  (24-40) galdu zuten ligaxkako azken partida. 

2. Mailan bikain aritu dena, Lopetegi II-Iturbe Ametsako hirugarren bikoa izan da;  ligaxka zoragarria jokatu dute Xubanek eta Oierrek, eta partida guztiak irabazi dituzte. Azkena, (24-40) Hardoytarrak taldeko Doyhanboure-Ducos bikoaren kontra Angelun. Orain final-laurdenetako partida izango dute datorren asteburuan Iruran.

Gazte mailako taldea, Larrañaga-Mujika II bikoa Hazparnen aritu zen, eta 40-19 galdu zuen Twardak-Jauregiberri bikoaren kontra. Hauek ere final-laurdenak jokatzeko sailkatu dira, baina partida  Iruratik kanpo jokatu beharko dute datorren asteburuan.

Eta Ametsako azken taldea, Gaztetxoak mailako Aristi-Garmendia II bikoa izan da; hauek ere tantu bakar batez (40-39) galdu zuten Domecq-Elizondo   Donapaleuko Goizeko Izarra taldeko  bikoaren kontra Iruran. Hala ere,  final-laurdenak jokatzeko sailkatu dira.


 

 
 
 

Comments


bottom of page