Final-laurdenak jokoan asteburuan!
- ametsaxareirura
- Dec 5, 2025
- 1 min read
Asteburu honetan jokatuko dituzte Ametsa Pilota Elkarteko pilotariek, Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatzen duen Neguko 25/26 xare Txapelketaren final-laurdenak.
2. Mailan, Xuban Lopetegik eta Oier Iturbek, larunbatean(12:00) jokatuko dute Auñamendi taldeko Garralda eta Ayesa bikoaren kontra Ametsa trinketean.
Xuban eta Oier dira faborito, ligaxka ikusgarria jokatu dutelako, baina kasu hauetan gehiegizko konfidantza ere ez da lagunik onena izaten.
Gazte mailan, Oier Garmendiak eta Ibai Larrañagak osatzen duen bikoak, Urruñarrak taldeko Turck-Dabilly bikoaren kontra jokatuko dute, igandean (11:00) Urruñan. Partida zaila izango dute Ametsakoek; ea ezustekoa eman, eta finalerdietara sailkatzen diren.
Gaztetxoen mailan, berriz, Ur Aristik eta Izei Garmendiak Auñamendi taldeko Auban-Carballo bikoaren kontra jokatzera, aurtengo bigarren txango luzea egin beharko dute larunbat goizean (11:30) Garraldara. Urrek eta Izeik irabazteko aukeraren bat badute, baina euren onena eman beharko dute garaipena lortzeko.
Zorte on denei!




Comments