top of page

Finalerdiak, larunbatean Hazparnen!

Iparraldeko Neguko 25/26 Txapelketaren xareko finalerdiak jokatuko dira larunbat arratsaldean Hazparneko Berria trinketean.

Dakizuen bezala, Ametsa Pilota Elkarteko Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe  2. Mailako finalerdia jokatzeko sailkatu dira, eta Urruñarrak taldeko Urtxuegia-Duperou bikoa izango dute aurkari larunbatean (16:00) Hazparneko Berria trinketean.  Eskarmentu handiko bikoa osatzen dute urruñarrek, eta partida gogorra eta lehiatua  izatea aurreikusten da;  elkarren kontra jokatutako aurrekaririk ez dago, ligaxkan multzo desberdinetan aritu direlako.    Aurreko urtean  lehen mailan aritutako bikoa da, eta, dirudienez, aurten ere  bazuten bertan jokatzeko aukera, baina 2. Mailan jokatzea erabaki zuten. Hortaz, sendo aritu, huts gutxi egin   eta lan ona egin beharko dute Xubanek eta Oierrek finalerako txartela eskuratu nahi badute,  arerioek gutxi oparituko dietelako.  Xuban eta Oier  ere  bikain aritu dira. Erakutsi dute bikote indartsua osatzen dutela elkarrekin, eta  jokatutako partida guztiak irabazi egin dituzte. Orain arteko mailari eusten badiote,   garaipena lor dezakete.

Ea horrela den!

Animo!

 
 
 

Comments


bottom of page