Gipuzkoako xare txapelketa .
- ametsaxareirura
- Jan 18
- 1 min read
Nagusi mailako 2025eko Gipuzkoako Xare Txapelketari emango zaio hasera ostiralean, urtarrilaren 23an, Irurako Ametsa trinketean.
Ametsa Pilota Elkarteko lau bikotek parte hartuko dute: Lopetegi II-Huizi; Mendizabal-Mujika I; Gibelalde-Iturbe eta Larrañaga-Mujika II.
Jokatze sistemari dagokionez, lehenik, urtarrilaren 23an, 30ean eta otsailaren 7an ligaxka jokatuko dute lau bikoek elkarren kontra; hau amaituta, ligaxkako lehena finalerako sailkatuko da zuzenean, eta ligaxkan 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute otsailaren 27an. Ligaxkako lehenak eta finalerdiaren irabazleak, finala jokatuko dute martxoaren 7an, larunbat arratsaldez, Ametsa trinketean.
Arestian esan bezala, lehen jardunaldia, ostiral honetan, urtarrilaren 23an (18:30) jokatuko da Ametsa trinketean, eta partida hauek jokatuko dira:
1. MENDIZABAL- MUJIKA I VS LARRAÑAGA-GARMENDIA
2. LOPETEGI II-HUIZI VS GIBELALDE-ITURBE




Comments