top of page

I. Irurako Ostatua Xare Irekiak aurrera darrai!



Hiru partida ziren jokatzekoak ostiralean, baina Gaztetxoen partida, Eneko-Izei vs Paule-Ur,  bertan behera geratu zen, pilotari baten gaizki ulertu bat izan zela medio. 

Nagusi  mailako bi partidak arazorik gabe jokatu ziren. Lehen partidan, Xubanek eta Gorkak, Unai eta Markelen kontra jokatu zuten. Bi bikoteentzat Xare Irekiaren lehen partida zen, eta garrantzitsua zen irabazten hastea. Xubanek eta Gorkak, partida serio eta akats gutxikoa egin zuten, eta 2-0(15-7/15/11) irabazi zieten Unairi eta Markeli. 

Saketik min handia egin zuen Xubanek,  eta Gorkak defentsan aritu behar izan zuenean, oso txukun aritu zen. Galtzaileetatik, Markelek nagusitu behar zuen jokoan, baina ez zen oso ondo aritu eta huts gehiegi egin zituen; ondorioz,  Unaik oso aukera gutxi izan zuen jokoan sartzeko, eta aukera izan zuenean ere ez zuen gehiegi asmatu. 

Bigarren partidan,  Matxalenek eta Anderrek, Oier Garmendia eta Oier Iturberen kontra jokatu zuten. Partida hau garrantzitsua zen Matxalen-Ander bikoarentzat eta garaipena behsr zuten, aurreko partida galtzetik zetozelako; Oier bientzat lehen partida zen, eta ez zuten presio handiegirik alfe horretatik. Haseran bazirudien partida estua eta lehiatua izango zela, baina usteak erdia ustel. Haserako Matxalen eta Anderren  erasoei ondo eutsi eta gero, Oier, atzelaria, batez ere, Oier, aurrelariaren laguntzarekin,  nagusitzen hasi ziren eta bi jokoak nahiko erraz irabazi zituzten( 8-15/9-15). 

Galtzaileak, Matxalen eta Gorka, saiatu ziren euren jokoa, ahal zutenean aurrean kargatzen, alegia, Oier gaztetxoari, kontuan izanda atzean Oier gazteari jokatuta,  ezin izango zutela, baina ez zuten gehiegi asmatu, eta asmatu zutenean, lehen esan bezala, Oier gaztetxoa, oso ondo defendatu zen. 

Hortaz bigarren jardunaldia amaituta, hiru bikote:  Ibai-Julen, Xuban-Gorka eta Oier-Oier ditugu sailkapen buruan bina punturekin. Unai-Markel eta Matxalen-Ander punturik gabe ditugu, baina azken hauek 2 partida jokatuta. 

Azkenik esan, 2.  jardunaldiko zozketan 30 zenbakia atera zela saritua;  irabazlea Koro Molina izan zen. Zorionak! 


 
 
 

Comments


bottom of page