top of page

Joxi eta Xuban Lopetegi, aita-semeak, txapeldun!

Euskal Herriko trinketeko kluben arteko xare txapelketan,  Behar Zanako, Joxi eta Xuban Lopetegik 40-23 irabazi zieten finala Ametsa B taldeko, Matxalen Mendizabal eta  Markel Mujikari, igandean, Irurako Ametsa trinketean jokatutako finala.

Lopetegi, aita-semeek, partidari, duda-mudako haseratxoa eman bazioten ere, bikain aritu ziren gerora, eta aukera gutxi eman zizkieten Matxalen eta Markeli. Joxik,  ohi bezala, aukera izan zuen bakoitzean, eta, dezente izan zituen,  tantuak maisuki amaitu zituen;   Xuban, semeak, berriz, haseran huts batzuk egin bazituen ere, atzealdea ondo babestu zion bere aitari, eta aukera izan zuenean,  tantuak amaitzen ere  badakiela erakutsi zuen. Matxalenek eta Markelek partidari hasera ona eman zioten, eta oso tantu onak ere egin zituzten partidaren lehen zati horretan; baina partida aurrera joan ahala, pixkanaka-pixkanaka, nekeak erasanda edo,  ohi baino huts gehiago egin zituzten Matxalenek eta Markelek. Ondorioz, Joxi eta Xuban,   partidaren erditik aurrera, aldea eginda, lasai aritu ziren, eta garaipen lasaia lortu zuten.  

Sari banaketan,  EEPFren Alaitz Badiola anderea, Gorka Murua, Irurako alkate jauna, Idoia Garaialde , Irurako zinegotzi anderea eta Mikel Uzkudun, Ametsa Pilota Elkarteko ordezkaria izan ziren.



 
 
 

Recent Posts

See All
25-26 Xare-eskola

Guraso agurgarriak, 24-25 xare eskolari amaiera, EKAINAREN 13an, Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalekin eman eta gero, 25-26 xare-eskola...

 
 
 

Comentários


bottom of page