top of page

Nagusiak amaitzear, eta Gazteak kantxara!

Nagusi mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala (Mendizabal-Mujika vs Gibelalde-Iturbe) larunbatean(16:00) jokatuko da Ametsa trinketean,  eta, ostiralean, denborarik galdu gabe, hasera emango diogu Gazte mailako Gipuzkoako Xare Txapelketari. 

Aipatu Txapelketan parte hartuko duten Ametsa Pilota Elkarteko  bikoak hauek izango dira:  

Ametsa 1 (Garmendia,Oier-Larrañaga, Ibai)

Ametsa 2(Gibelalde, Unai-Mujika Ander)

Ametsa 3(Fernandez, Paule- Larrañaga, Eneko)

Lehenik elkarren kontra ligaxka bat jokatu beharko dute, eta  ligaxkako sailkapenaren arabera, lehen bi postuetan geratzen diren bi bikoek finala jokatuko dute zuzenean, martxoaren 27an. 

Astez aste joango gatzaizkizue  Gipuzkoako Xare Txapelketa honen informazioa ematen, eta hasteko hor doakizue lehen jardunaldiarena.

MARTXOAK 6, OSTIRALA, 18:00

Ametsa 1(Garmendia - Larrañaga I)

 vs 

Ametsa 3(Fernandez-Larrañaga II)

Ea etorkizuneko Irurako xarelari gazte hauei,  geure babesa eta animoak ematera hurbiltzen garen txapelketak iraungo duen lau ostiraletan trinketera. Espero zaituztegu! Animo! 


 
 
 

Comments


bottom of page