top of page

Trinketeko Xareko Euskal Ligaren 2. Jardunaldia!


Trinketeko xareko Euskal Ligaren 2. Jardunaldia jokatuko da larunbatean (17:30) Irurako Ametsa trinketean. 

Ametsa A taldeko Unai Gibelaldek eta Gorka Huizik, Ametsa B taldeko Matxalen Mendizabal eta Markel Mujikaren kontra  jokatuko dute. 

Azken hauek lehen partida, Behar Zanako Joxi Lopetegi eta Xuban Lopetegiren kontra erraz galtzetik (40-16) datoz. Behar Zanako bikoa da finalera zuzenean sailkatzeko hautagai nagusia; bigarren finalista, berriz,  Ametsakoen arteko lehiatik aterako da. 

Ligaxka bi itzulitara bada ere, Ametsakoen arteko derbiaren emaitzak sailkapen nagusiari begira aztarna batzuk utziko dizkigu, baina  bi itzulitara denez, ezin izango dugu ezer aurreratu.

Partida lehiatu eta on  bat eskainiko diguten susmoa daukat. 

 
 
 

Comments


bottom of page