top of page

Xubanek eta Oierrek, bai; besteek, ez!

Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe izango dira Ametsako ordezkari bakarrak Iparraldeko Neguko 25/26 Xare Txapelketaren finalerdietan. 

Xuban eta Oier bikoa erraz samar(40-24) nagusitu zitzaien Auñamendiko Garralda-Ayesa bikoari, larunbat goizean, Ametsa trinketean jokatutako partidan. 

Ondorioz, datorren larunbatean,  Hazparneko Berria trinketean  jokatuko dute  finalerdia, Urruñarrak  taldeko Urtxuegia-Dupereau bikoaren kontra.  

Final-laurdenetan genituen beste bi bikoek,  Ur Aristi-Izei Garmendia, Gaztetxoetan, eta Oier Garmendia-Ibai Larrañaga, Gazteetan, eta  lan ona egin bazuten ere, bi bikoek galdu egin zituzten euren partidak, eta,  ondorioz, Txapelketatik kanporatuak geratu dira. 

Urrek eta Izeik, larunbat goizean, 40-30 galdu zuten Garraldan, Auñamendiko Auban-Carballo bikoaren kontra. 

Eta igande goizean, Urruñan, Oier Garmendiak eta Ibai Larrañagak,  oso lan ona egin eta gero, 40-37 galdu zuten, Urruñarrak taldeko Turck-Dabylli bikoaren kontra. 

Kanporatuak geratu zareten guztioi,  zorionak eta animoak ematea besterik ez;   Xuban eta Oierri, berriz,  larunbateko finalerdia irabazteko animo eta zorterik onena opa dizuegu Ametsa Pilota Elkartetik.  

Aurrera!


 
 
 

Comments


bottom of page